XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bo, orain Kaukasora!- esan zuen Mauriziok - Iluntasun honekin inork ez gaitu segituko!.

- Biba Maurizio astronomoa!- esan zuen zaldi pinttoak.

- Biba! erantzun zuten beste guztiek.

Eklipseak hiru ordu iraun zuen.

Ilargia tartetik kendu eta berriro argia etorri zenean gobernariak harrituta begiratu zion hypodromoari.

Belardia eta ikuiluak hutsik zeuden.

Tribunatan eseritako jendea zurrunkaka ari zen.

- Non daude zaldiak?- galdetu zuen gobernariak.